Sisufinlandiar kontzeptu eta eraikuntza kulturala da,[1]estoizismoa, ausardia, nekaezintasuna, tinkotasuna, adorea, erresistentzia, pertseberantzia,[2][3] borondatea eta erresilientzia[4][5] bezalako terminoen konbinazioaren bidez deskribatzen dena. Finlandiarrek berek beren esentzia nazionala deskribatzeko erabiltzen dute. Sisu halako adore sendo, determinatu eta temati bat da, eskuarki irabazi behar den egoeren aurrean bai ala bai adierazten dena. Aurrea hartzean eta ezbeharraren aurrean erabakia hartzean agertzen da, hau da, hartu beharreko pausoei buruz erabakitzean eta, ondoren, erabaki hori kosta ahala kosta mantentzean.
Sisuarekin ahaidetutako kontzeptu bat erabakitasuna da, eta elementu batzuk sisu-arekin partekatzen ditu, "estresaren kontrola" eta urrutiko helmuga bat lortzeko grina izan ezik. Sisuk pasio-elementu bat izan dezake,[6] baina elementu hori ez da beti presente egoten, Angela Duckworth doktoreak definitzen duen erabakitasun-kontzeptuaren aldean.[7]
↑Maddi, Salvatore R.. (1999). «The Personality Construct of Hardiness: I. Effects on Experiencing, Coping, and Strain» Consulting Psychology Journal: Practice and Research 51 (2): 83–94. doi:10.1037/1061-4087.51.2.83. ISSN1065-9293..
↑Kobasa, Suzanne C.. (1982ko apirila). «Commitment and Coping in Stress Resistance Among Lawyers» Journal of Personality and Social Psychology 42 (4): 707–717. doi:10.1037/0022-3514.42.4.707. ISSN0022-3514..
↑Maddi. (1999). «The Personality Construct of Hardiness: I. Effects on Experiencing, Coping, and Strain» Consulting Psychology Journal: Practice and Research 51 (2): 83–94. doi:10.1037/1061-4087.51.2.83. ISSN1065-9293..
↑Duckworth, Angela L.; Peterson, Christopher; Matthews, Michael D.; Kelly, Dennis R.. (2007ko ekaina). «Grit: Perseverance and Passion for Long-Term Goals» Journal of Personality and Social Psychology 92 (6): 1087–1101. doi:10.1037/0022-3514.92.6.1087. ISSN0022-3514..